Aurreko larunbatean, hilak 2, emakume bati eraso egin zion haren bikotekideak, Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza batean. 63 urteko erasotzaileak sukaldeko labana bat eta botila bat erabili zituen, eta buruan nahiz aurpegian egin zizkion ebakiak, eztabaida baten erdian. Erasotua bera izan zen larrialdi-zerbitzuetara telefonoz hots egin zuena, laguntza eske.
Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten emakumea, eta erasotzailea ere erietxera eraman zuten lehenengo, eskuan zituen ebakiak zirela eta. Gero mugitu zuten ertzain-etxera, eta horren ostean, guardiako epaitegiaren esku utzi zuten. El Correo-ren arabera, askatu dute dagoeneko.
Egun berdinean, emakume bati eraso egin zion bikotekide ohiak, Donostiako (Gipuzkoa) Altza auzoan.