AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
San Frantzisko.
2022/12/28 11:52

45 urteko emakume bat erail du 44 urteko gizon batek Bilbon (Bizkaia). San Frantzisko auzoko ostatu batean izan da hilketa, eta labankada zauriak ditu hildakoak, zenbait hedabideren esanetan. Dirudienez, emakumeak eta hiltzaileak San Frantziskon hartuta zeukaten tabernan izan da erailketa.

Antza, gizonak 09:00ak aldera azaldu die gertatutakoa udaltzainei. Momentuz atxilo daukate, eta gertatutakoa ikertzen ari dira.

Amaitzear da 2022. urtea, eta azkeneko hau kontuan hartuta, aurten gutxienez lau erailketa matxista izan dira Euskal Herrian. Gainera, abenduaren 19an Cortesko (Nafarroa) emakume bat hil zuen bere bikotekideak Zaragozan.

EZ DAGO IRUZKINIK