Joan den igande goizaldean, emakume bat bortxatu zuen gizon batek Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean. Nafarroako Artxibo Nagusi inguruan izan zen erasoa, eta sexu-erasoaz gain, andreari lapurreta egin zion gizonezkoak: sakelakoa eta poltsa lapurtu zizkion.
Atzo atxilotu zuten erasotzailea, eta, itxura denez, bihar eramango dute epailearen aurrera. 20 urte ditu.