AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/11 12:07

Espainiako Diputatuen Kongresuak atzo onartu zuen erreforma proposamen bat, elkartzeko eskubideari buruzko araudia aldatuz, elkarte frankistak legez kanpo uzteko. PSOEren ekimenez atera zuten mahaira neurria iazko urrian, eta aldeko botoa eman dute bere gobernu-kide parlamentario guztiek. Vox alderdiak, baina, kontra bozkatu du, eta abstentzioaren alde egin du PPk.

Neurriak proposatzen du, hain zuzen ere, elkartzeko eskubidearen inguruko arautegian diktadura frankistaren eta horren buruzagien apologia debekatzea. Beraz, teorian, elkarteren baten kasuan gorazarre frankista identifikatuz gero, elkartzeko eskubidetik salbuetsita eta legez kanpo geratuko litzateke. Hau da, elkartea desegiteko arrazoi legal bat izango litzateke frankismoa goratzea, "biktimen duintasuna gutxietsi edo umiliatuz gero", edo haiekiko gorrotoa edo biolentzia "modu zuzenean edo ez-zuzenean" bultzatuz gero. Elkarte batek baldintza horiek betetzen dituen edo ez ebazteko azken erabakia epaileen esku egongo litzateke, eta ikertutako taldeen estatutuetan agertzen diren ustezko helburuak eta oinarriak ez lirateke erabakigarriak izango.

Hala ere, hutsune nabarmenak ditu proposamenak. Esaterako, neurriak ez lioke Francisco Franco Fundazioari eragingo, fundazio modura hartzen delako, eta ez elkarte modura (Sumarreko Nahuel Gonzalezek ekimena justifikatu du esanez neurriaren helburuetako bat dela, hain zuzen ere, aipatutako fundazioa elkarte ez bihurtzea). Bestalde, zailtasunekin jarraitzeko, Diputatuen Kongresuan onartutako proposamena Senatura eramango dute orain, eta bertan PPk dauka gehiengo osoa. Zuzenketak egiteko aukera zabalik dago.

EZ DAGO IRUZKINIK