AKTUALITATEA / Gazte koordinadora sozialista
Elkartasun Kutxa bat jarri du martxan Ipar Euskal Herriko GKSk
GKSko kide bat epaituko dute maiatzaren 31n, margoketa batzuk direla-eta. Epaiketaren gastuei aurre egiteko sortu dute Elkartasun Kutxa.
2022eko maiatzaren 13
Elkartasun Kutxa bat jarri du martxan Ipar Euskal Herriko GKSk

Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadorak otsailean jakinarazi zuen kide bat auzipetu zutela, Zuberoan agertu ziren pintaketa batzuen harira. Maiatzaren 31n epaituko dute gaztea Pauen (Okzitania).

Prozesu judizialak dituen gastu ekonomikoei aurre egin ahal izateko, Elkartasun Kutxa bat jarri du martxan GKSk. Atari honetan egin daiteke ekarpen ekonomikoa: https://www.helloasso.com/associations/elkartasun-kutxa/formulaires/2/widget