AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/16 10:51

Elizgizonek duela hainbat hamarkada haurrei egindako sexu-abusuak sarri atera dira argitara azken urteetan, Euskal Herrian barne. Azken egunetan ere hainbat hedabidek eman dute Euskal Herrian izandako zenbait kasuren berri: duela 60 urte Elgoibarko (Gipuzkoa) apaiz batek herriko hainbat haurri egindako erasoak argitaratu ditu Berria-k, eta 80ko hamarkadan Bermeon (Bizkaia) zein Bilbon (Bizkaia) hamaika haurri eraso egin zien apaiz baten kasuaz aritu da EITB.

El País egunkaria eliza-eremuko pederastiaren inguruko datuak biltzen ari da 2018ko urritik, eta 1.610 lagunek salatu dute eraso egin zietela umeak zirenean. Txostenaren arabera, Espainiako Estatuan haurrei sexu-abusuak egin dizkieten 500 elizgizon atzeman dituzte urtebetean soilik; guztira, 856 kasu bildu dituzte oraingoz. Espainiako Gotzainen Batzarrak uko egiten dio abusuak ikertzeari, eta ez dauka salatu diren erasoen zenbaketa publikorik.

Frantziako Estatuan Elizak emandako datuen arabera, gutxienez 216.000 pertsonak jasan dituzte sexu-abusuak elizgizonen aldetik; 3.000 erasotzaile identifikatu dituzte Elizaren barruan.

EZ DAGO IRUZKINIK