Beste langile bat erail dute gaur, oraingoan, Aranaratxen (Nafarroa). 15:30ak aldera izan da lan-istripua: soldatapean lanean ari zenean, deskarga elektriko bat pairatu du beharginak. Osasun-langileak bertaratu dira tokira; antza, deskargaren ondorioz, bihotz-biriken gelditze bat jasan du. Suspertu eta Iruñeko (Nafarroa) ospitalera eraman dute helikopteroan, baina bertan zendu da gero. 44 urte zituen.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 56 behargin hil dituzte soldatapean lanean ari zirela.