AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Diario Vasco
2025/01/13 14:13

Bart bi trafikatzaile atxilotu dituzte Eibarren (Gipuzkoa), errepideko kontrol batean, pertsonen trafiko ilegalagatik. Furgoneta batean legez kontra zeramatzaten 11 lagun, baldintza penagarrietan: ez zeramaten inolako dokumentaziorik, gernuz betetako botilen eta janari-hondarren artean zihoazen, eta bederatzi plaza soilik edukita, bidaiariak 11 izan arren. Ez dute zehaztu zenbat egun zeramatzaten errepidean, baina posible da Portugal izatea helmuga: hango matrikula dauka ibilgailuak.

Jatorri indiarrekoak dira bai ibilgailuan zeramatzaten 11 pertsonak bai atxilotutako bi trafikatzaileak, nahiz eta Portugalen bizitzeko baimena duten azken biek. Aurrekariak dituzte pertsonen legez kontrako trafikoagatik. Furgonetan legez kanpo zeramatzaten lagunek adierazi dute "lan-kontuengatik" ari zirela nonbaitera mugitzen.

EZ DAGO IRUZKINIK