Ondarroako (Bizkaia) Ondarroa BHI ikastetxeko hainbat ikaslek ebaluazio-sistema "justuago bat" eskatzeko kanpaina jarri dute martxan. Argitaratutako adierazpenean azaldu dutenez, Covid-19ak sortu duen egoerak erabat aldatu du eskolak emateko era, eta online bidezko klaseek "aldaketa handiak" eragin dituzte "ikasteko moduan eta baldintzetan". Hala, ikasketa prozesua behar bezala jarraitzea "zaila" dela salatu due, baita "lan-karga handia" dutela ere.
"Baina, hala ere, bada gauza bat berdin jarraitzen duena ikasleontzat: ebaluazio-sistema", diote. Hortaz, ebaluazio-sistema ere ez-ohiko testuingurura moldatzea eskatu diote institutuko zuzendaritzari eta irakaslegoari: "Ez dugu uste azterketa denik gure lana ebaluatzeko modu bakarra edo onena. Oraindik gutxiago, gauden egoera ez-ohikoan egonda. Penagarria da etxean itxita gauden honetan ere azterketa batzuen menpe egotea gure etorkizuna".
Hain zuzen, ondorengoak dira lehenengo batxilergoko eta DBHko 4. mailako ikasleek egin dituzten eskaerak:
Kanpaina osatzeko, sinadura-bilketa bat eta bideo-kanpaina bat abiatuko dituzte, eta ikasleei, gurasoei nahiz Ondarroako bizilagunei egingo diete dei parte hartzera. Ikasleek, gainera, haien ikas-baldintzen "defentsa zilegia eta irmoa" egiten jarraituko dutela adierazi dute.