AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / durangon.com
2025/02/14 10:07

Indarrean jarraitzen du Durangoko (Bizkaia) Udalak lau gazte militanteren aurka jarritako salaketak. Durangon Gaztetxe bat bermatzeko asmoz udalarekin izandako alferrikako elkarrizketen ostean, joan den abenduaren hasieran, urte luzez hutsik egondako eraikin bat (lehengo Correos) birjabetu zuen Kaletik Gaztetxera asanbladak, Gaztetxe bilakatzeko. Udalak, Gaztetxea desalojatzeko prozesua berehala abiatzeaz gain, asanbladako kideen aurka jo zuen: guztira lau dira EAJ buru duen udal-gobernuak salatu dituen gazteak, usurpazio-delitua egotzita.

Udalararen ekimenez, polizia-indarrek abenduaren erdialdean hustu zuten Gaztetxe berria, inolako agindu judizialik gabe. Zarratuta jarraitzen du espazioak, baina, hala ere, Kaletik Gaztetxerako kideen kontrako salaketa mantentzen du udalak. Asanbladak "premiazkotzat" jo du udalak salaketak atzera botatzea, "ondorio larririk izan ez dezaten".

Gaztetxe baten aldeko borroka, bizirik

Kaletik Gaztetxera asanbladak azaldu du "indartsu atera" direla abenduan gertatutako guztitik, eta Gaztetxe baten alde lanean jarraitzen dutela. Aisialdiko hainbat ekimen ere antolatu dituzte desalojotik hona, hala nola, hitzaldi bat Herria auzo-elkartearekin, mus-txapelketa bat eta "bertso-kebap" saioa, Janire Arrizabalaga, Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi bertsolariekin.

EZ DAGO IRUZKINIK