AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako erdigunea.
2025/03/03 12:04

Aurreko ostegunean, otsailaren 27an, bi emakume atxilotu zituzten Donostian (Gipuzkoa), "osasun publikoaren aurkako delitua" eta "lan-intrusismoa" leporatuta. Izan ere, beharrezko lizentziarik gabe aritzen dira kirurgia estetikoko ebakuntzak egiten, zentro klandestino batean. 39 eta 40 urteko emakumeek mediku gisa saltzen dute euren burua negozioa egin ahal izateko, baina ez daukate formakuntza hori frogatzen duen inolako ziurtagiririk, horrek pazienteentzat ekar dezakeen arriskuarekin.

Donostiako erdiguneko pisu turistiko batean egiten dituzte operazioak, eta sare sozialen bidez ematen dute euren eskaintza estetikoen berri. EITBren arabera, gainera, ez dituzte halako ebakuntzak egiteko araudiak betetzen, erabilitako materialari dagokionez adibidez. Negozio klandestinoaren aurkako salaketa, dena den, "lan-intrusismoagatik" izan da nagusiki: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak salatu du negozioa, sare sozialetan zabaldutako publizitatearen harira.

EZ DAGO IRUZKINIK