AKTUALITATEA / Etxebizitza
Donostian, baserri batean bizi ziren pertsonak etxegabetu ditu Poliziak
Bost pertsona migrante bizi ziren bertan. Horietatik hiru atxilotu eta kanporatzeko eskaera egin du Espainiako Poliziak.
2024eko azaroaren 25
Donostian, baserri batean bizi ziren pertsonak etxegabetu ditu Poliziak
— ARGAZKIA El Diario Vasco

Asteburuan jakinarazi dute bost pertsona migranteren kontrako polizia-operazio bat egin dutela berriki Donostian (Gipuzkoa). Itxura denez, okupatutako baserri batean bizi ziren Marruseko bidean, eta etxegabetu egin ditu Espainiako Poliziak, udaltzainen laguntzarekin. Aurreko ostegunean izan zen operazioa.

Euren egoera administratiboa legeztatu gabe dagoela argudiatuta, etxegabetutako lagunetatik hiru atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Haiek Espainiako Estatutik kanporatzeko tramiteak martxan jarri dituzte polizia-indarrek, eta, beraz, deportatuak izateko arriskuan daude.