AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zubieta. ARGAZKIA / EITB
2024/07/08 12:18

Bi pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, migratu duten hainbat laguni erroldatze faltsuak egiteagatik, diru truke. Espedienteak ireki dituzte, gainera, beste zazpi pertsonaren kontra. Azken horiek, itxura denez, Gipuzkoako hainbat etxebizitzatan bizi dira, eta badirudi baimendu egin dutela haiek alokairuan bizi diren etxeetan errolda faltsuak egitea.

Urtearen hasieran hasi omen zen sarearen kontrako ikerketa. Izan ere, orduan jakin zen gizonezko bat eta emakume bat errolda faltsuak egiten laguntzen ari zirela hainbat pertsona migranteri, diru truke: 200 eta 600 euro artean kobratzen zizkieten. Zubietako (Gipuzkoa) pisu batean ari ziren jendea erroldatzen.

Gerora aurkitu zuten beste hainbat etxe ere erabili dituztela pertsona migratuak erroldatzeko; hain zuzen ere, Donostiako (Gipuzkoa) eta Oiartzungo (Gipuzkoa) pisu bana. Azpierrentamendu-kontratu faltsuak ere egin dizkiete bi laguni.

Erroldatze faltsuak egiten aritu diren bi iruzurgileez gain, azpierrentamendu-kontratua behar zuen pertsona migrante bat atxilotu dute polizia-indarrek, eta egoera berdinean zegoen bigarren lagun baten bila ari dira. Horretaz gain, espedienteak ireki dizkiete aipatutako dokumentazioak behar zituzten eta horiengatik ordaindu zuten bederatzi pertsona migraturen kontra.

EZ DAGO IRUZKINIK