AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Deustuko Unibertsitateko garbitzaileen elkarretaratzea, atzo. Argazkia: ELA Kolektibitateak
2021/11/09 19:15

Aurreko hilabetean zehar mobilizatu ziren Deustuko Unibertsitateko garbitzaileak, goizeko 10:00etan Bilboko (Bizkaia) Arrupe pasabidean elkarretaratzeak eginez. Lan-baldintzak hobetzea eta hitzarmen propioa lortzea da beharginen helburua, baina unibertsitateak azpikontratatutako Sodexo enpresak zein unibertsitateko zuzendaritzak ez dute negoziatzeko asmorik erakutsi.

Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) gertatzen den bezala, garbitzaileak azpikontratatuta daude eta, ondorioz, instituzio akademikotik kanpoko enpresek zehazten dituzte baldintzak. Modu horretan, zerbitzuaren kostua txikitzea lortzen du unibertsitateak, ez baita beharrezkoa soldatak gainontzeko langile publikoen soldatekin parekatzea.

Egoerari aurre egiteko lau eguneko grebaldira deitu dute Deustuko Unibertsitateko langileek, Soldata arrakalari stop! lelopean. Azaroaren 9tik 12ra eginen dute greba eta elkarretaratzeak ere izango dira, euren "lan-baldintzen defentsan". 

EZ DAGO IRUZKINIK