Atzo goizean, Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzora bertaratu ziren desokupazio-enpresa bateko matoiak. Etxarri II Gaztetxeak jakinarazi zuenez, handik gertu dagoen lokal bat husten saiatu ziren desokupak. Hainbat pertsona bizi dira bertan, eta haiek tokitik bota nahian ari dira faxistak, antza.
Gaztetxeko kideek adi egotera deitu dute, desokupak "edozein unetan itzul daitezkeela" azalduta.