AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/19 10:49

Azkenean, Guardia Zibileko eta Udaltzaingoko 150 polizia-agente inguruk hustu dituzte Majadahondako (Madril) etxe okupatuak. Blokeko 11 pisutan bizi ziren 20 lagun etxegabetu dituzte poliziek, baimen judizialarekin eta Desokupa desokupazio-enpresak eskatuta. Joan den igandean izan zen etxe kaleratzea, goizeko aurreneko orduan.

Desokupako matoiak aurreko asteazkenean saiatu ziren etxe horiek husten eta han bizi ziren pertsonak kanporatzen. Dena den, euren burua defendatu zuten bizilagunek: arma zuri batekin eraso zioten matoietako bati, eta hainbat objektu jaurti zizkieten desokupazio-enpresako soldatapekoei. Hala, etxegabetzea geratzea lortu zuten. Sareetan sona handia izan du gertaturikoak, eta azken egunetan etengabea izan da okupaturiko etxe horietan bizi diren pertsonen kontrako kriminalizazioa eta markatzea.

Horren ostean, esku hartzeko eskatu zien epaitegiei Desokupak: kautelazko neurri modura, okupaturiko etxebizitzak berehala hustea eskatu zuen enpresaren abokatuak. Argudio modura erabili zituen bizilagunek, legez kanpoko etxegabetze saiakeraren aurrean, ustez egindako "mehatxuak, erasoak, istiluak eta desordena publikoak". Epaileak aurreko ostiralean baimendu zuen blokearen hustea, eta igandean gauzatu zuten polizia-indarrek.

EZ DAGO IRUZKINIK