AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/23 11:14

Espainiako Poliziak asteartean gelditu eta atxilotu zuen pertsona migrante bat Iruñean (Nafarroa), modu arbitrarioan, eta deportatu egin nahi du. Antza denez, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren baimenaren zain dago horretarako. Paperik gabeko pertsonei babesa emateko sarearen eta arrazakeriaren aurkako mugimenduaren parte da atxilotutako gaztea, eta Chinchilla Jenerala kaleko polizia-etxean daukate oraindik.

Deportatua izateko arriskuan dagoen kidea aske gera dadila exijitzen ari dira Iruñerriko hainbat kolektibo eta mugimendu, eta protesta bat antolatu dute gaur iluntzerako. Kanporatzerik ez erantzunik gabe! lelotzat hartuta egin dute deialdia: Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza aurrean izango da protesta, iluntzeko 19:00etan.

EZ DAGO IRUZKINIK