AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/09 21:29

Eurocopa Honi Ez plataformak hiru manifestazio antolatu zituen biharko, Gelditu dezagun kanpainaren barruan. Hain zuzen, Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroan) deitu zuen mobilizatzera, baina jakinarazi du Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak debekua ezarri diola Iruñeko deialdiari.

"Osasun-egoeraren aitzakiapean izaera totalitarioko neurriak aplikatzen jarraitzen dute, askatasun politikoak berriz ere murriztuz", adierazi du Eurocopa Honi Ezek: "Pandemiaren egoera Euskal Herrian nahikoa ona da 13.000 ikusle San Mamesen sartzeko, baina kaskarregia aldarri politikoak plazaratu ahal izateko".

Bilbon eta Gasteizen 12:00etan hasiko dira Eurocopa futbol txapelketari "ezetz" esateko mobilizazioak, San Mames zelai aurretik bata, eta Andra Mari Zuria plazatik bestea.

EZ DAGO IRUZKINIK