AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/13 18:30

Eusko Jaurlaritzak martxan du Covid ziurtagiriaren derrigortasuna eremu gehiagotara zabaldu ahal izateko prozedura. EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu zion neurri hori ezartzeko bermea, eta gaur jakinarazi dutenez, eskakizuna begi onez ikusi du EAEko fiskaltzak. Neurri "egokia" eta "proportzinala" dela esan du, baina oinarrizko eskubideekin kontraesanean sartuko litzatekeen edo ez zehaztu gabe, beste behin. Auzitegi Nagusiak ez du adierazi oraindik Jaurlaritzaren eskakizuna ontzat emango duen edo ez.

Gaur-gaurkoz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, derrigorrezkoa da Covid ziurtagiria izatea, besteak beste, gaueko tabernetara, diskoteketara, musika tabernetara, karaoke tabernetara nahiz 50 bezero baino gehiagoko jatetxeetara sartzeko.

Jaurlaritzak gaur argitu du, gainera, ziurtagiria derrigorra den lekuetan, bezeroei nortasun agiria eskatzeko aukera ere izango dutela establezimenduetako titularrek eta "autoritate-agenteek", "edozein unetan".

Orain egin berri duen eskakizunaren arabera, eremu gehiagotan eskatu beharko lukete pasaportea; hala nola, ostalaritza lokal guztietan, zentro soziosanitarioetan, adinekoen egoitzetan nahiz kirol instalazioetan.

EZ DAGO IRUZKINIK