AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/15 15:16

Covid ziurtagiriaren erabilera beste urtebetez luzatzea erabaki zuten astelehenean Europar Batasuneko erakundeek. Hala, blokea osatzen duten estatuek hala berretsiz gero, 2023ko ekainaren 30era arte egongo da Covid ziurtagiria ezartzeko aukera; tokian tokiko agintariek hala nahi badute, beraz, beste urtebeteko epea izango dute ziurtagiria eska dadila agintzeko.

Iazko ekainean sartu zuten indarrean Covid ziurtagiria, baina une honetan, hiru estatutan baino ez dute jarraitzen bidaiariei agiria eskatzen: Frantziako Estatuan, Portugalen eta Finlandian. Hiru estatu horietara sartzeko, hortaz, derrigorrezkoa da txertaketa-pauta osoa beteta izatea, COVID-19 gaitzak aurretik jo eta antigorputzak sortuta izatea, edo COVID-19a atzemateko frogaren batean emaitza negatiboa ematea.

Antza, aurtengo abenduan egoera aztertu beharko du berriz Europako Batzordeak. Egoera epidemiologikoak ziurtagiriaren erabilera eskatzen ez badu, berez, lege-zirriborro bat egin beharko du Exekutibo Komunitarioak, neurria indargabetzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK