AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/23 10:34

Covid-19 birusaren hedapenak sortu duen krisiak hamaika aurpegi izan ditzake aurrerantzean ere; hala, etxebizitzaren auzian egon daitezkeen ondorioei heldu die jada Donostiako (Gipuzkoa) Maizterren Sindikatuak. "Krisi honek izugarrizko eragin ekonomikoa izango du langile klasean; zenbaezinak izango dira emango diren kaleratze, ERTE eta dirusarreren murrizketak. Ikaragarrizko ondorioak eragingo ditu hurrengo hilabetetik aurrera, bai etxebizitzen zein lokal komertzialen errenta ordaintzerako orduan", adierazi dute sindikatuko kideek.

Hala, momentuz, "bizilagunen arteko elkarlaguntza" antolatzeko deia egin dute, eta "elkarlana eskaini" dute etxebizitzarekin lotutako "zalantza legalak argitzeko", "jabeekin negoziazioan" parte hartzeko, edota errenta ordaindu ezin duten pertsonen kasuan, "defentsa kolektiboari" ekiteko.

Ondorengo komunikazio bideetara jotzeko aukera eman du Maizterren Sindikatuak: 688 619 901 telefono zenbakia, edota maizterren.sindikatua@gmail.com e-mail helbidea.