Aurreko asteburuan, CAFeko langile bat hil zen Beasainen (Gipuzkoa), bere lanpostura bidean zela. Dirudienez, ostegunean izan zen: ondoezik sentitu zen lanera autoz zihoala. Handik bi egunera zendu zen, asteburuan. 60 urte zituen.
Sindikatuek salatu dutenez, halako "heriotza ez-traumatikoen" oinarrian "faktore pertsonalak, bizi-faktoreak eta lan-faktoreak" egon ohi dira.
2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamabi langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.