AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/23 14:33

Bizkaiko Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio emakume bat eraso eta bahitu zuen gizonezko bati. Ebazpenaren berri gaur eman duten arren, 2020ko maiatzean izan zen erasoa, Bizkaian. Sententzian jaso dutenez, gizonezkoak emakumeari eraso egin zion unean, legez, debekatuta zuen harengana gerturatzea.

Emakumearen bikotekide ohia da erasotzailea, eta elkarrekin zeuden iazko maiatzaren 14an, etxebizitza batean. Gizonezkoa jeloskor jarri zen emakumeak sakelako telefonoan jaso zuen mezu bategatik, eta orduan hasi zen liskarra. Erasotzaileak kokaina arrasto bat hartzera behartu zuen emakumea, eta heriotza-mehatxuak egin zizkion. Buru-kolpe bat eman zion orduan, eta konorterik gabe utzi zuen.

Bendak erabilita hankak eta eskuak lotu zizkion emakumeari, eta modu horretan sartu zuen ibilgailu bateko maletategian. Autoan mugitu zen gizona, baina 08:40ak aldera geratu zuten udaltzainek; emakumearen hankak ikusi zituzten maletategitik irteten.