AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/13 09:21

Orotara, bost eraso atera dira argitara asteburu honetan Lapurdin. Ipar Euskal Herriko Itaiak adierazi duenaren arabera, batetik, Bidarteko (Lapurdi) okin batek hiru langile ohi sexualki jazarri zituen 2018an. Bere okindegian soldatapean jarduten zuten garai hartan, eta egunero jasaten zituzten nagusiaren keinu sexualak. Emakumeek salaketa jarri, eta Paueko Dei Auzitegiak kalte-ordainak ordaintzera kondenatu du gizona.

Itaiak, bere aldetik babes osoa eman die erasotuak izan diren hiru emakumeei. "Indarkeria matxistak gora egiten duen garai" honetan, "bortizkeria estrukturala duen jendarte honen gaindipenerako antolatzeko" eta "borrokatzeko tresnak eraikitzeko" beharra azpimarratu du.

Bestalde, Arrangoitzeko (Lapurdi) festetan, bi emakume gazteri eraso diete ziztada bidez. Azkenaldian, ziztada bidezko erasoen kopuruak gora egin du Ipar Euskal Herrian; dagoeneko dozenaka eraso salatu dituzte. Kasu askotan ziztatutako substantzia identifikatu ez bada ere, maiz, hainbat drogak eragiten dituzten sintomak detektatu dituzte biktimengan: zorabioak, paralisi txikiak...

EZ DAGO IRUZKINIK