AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @Fournierborroka (Twitter)
2022/10/26 10:56

Azken asteetan hainbat alditan jo dute lanuztera Gasteizko (Araba) Naipes Heraclio Fournier fabrikako langileek; hala nola, greba egin dute urriaren 13an, 19an nahiz 20an. Zabalik dago oraindik hitzarmenaren inguruko negoziaketa, eta, nagusiki, datozen bi urteetan beharginen soldatak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea aldarrikatzen dute beharginek.

Langileen ordezkarien arabera, horixe da, hain zuzen, elkarrizketetarako "marra gorria": "plantillaren erosahalmena bermatzea". Izan ere, beharginen etengabeko pobretzea salatu dute; 2013tik hona, %3 soilik igo da oinarrizko soldata. Ohartarazi dute, gainera, azkenaldian "maximo historikoak" gainditu dituela KPIak. Langileek berriki jakinarazi dutenez, enpresako zuzendaritzak bere garaian hitzeman zien %11ko soldata-igoera ezarriko zuela, baina ez du bere hitza bete.

Beharginen azken mobilizazioen aurrean, zuzendaritzaren jarrera izan da greba deialdiaren jarraipena gutxiestea eta sindikatuek erantzunari buruz emandako datuak zalantzan jartzea. Fabrikako tailerretako langileek, gainera, azaldu dute "beldurra" zabaldu duela zuzendaritzak bulegoetako langileen artean; zuzendaritzaren "hertsapena" salatu dute.

Mobilizazioekin jarraitzen dute beharginek; joan den larunbatean, esaterako, manifestazio zaratatsu bat egin zuten Gasteizko kaleetan, Naipes Fournier greban. Por un convenio justo lelopean.

EZ DAGO IRUZKINIK