AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: IKAS
2021/03/25 11:59

Martxoaren 25a da gaur, Borroka Eguna Hego Euskal Herriko ikasleriarentzat. IKAS (Ikasle Autodefentsa Sarea) plataformak deituta, Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! dinamikan urrats bat egingo dute gaurkoan ikasleek: kalea hartuko dute tokian toki.

Goizean hasi dira ikasleen mobilizazioak, besteak beste, Eibarren (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Hondarribian (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) nahiz Bilbon (Bizkaia) jo dute protestara. Eguerdian ere izango dira manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Laudion (Araba), Beasainen (Gipuzkoa), Basaurin (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia) zein Ondarroan (Bizkaia).

IKASek iazko abenduan jarri zuen martxan Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! kanpaina, eta ordutik hainbat borroka-prozesu abiatu ditu zenbait ikastetxetan.

Dinamika horretan, hiru aldarrikapen nagusi egin dituzte Ikasle Autodefentsa Sareetako kideek:

  1. Ikasleriak ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia izatea.
  2. Ikasleria subjektu politiko gisa aitortua izatea, horrek dakarren guztiarekin: sindikatzeko eskubidea, hezkuntzaren gaineko erabakiak hartzea, eta abar.
  3. Kontrol sozialerako baliabide errepresibo oro bertan behera geratzea.