AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: AAEAM
2019/09/09 19:51

Atzo, igandea, Borroka egitea zilegi da, amnistia osoa lemapean manifestazioa egin zuten Gipuzkoako hiriburuan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta. Donostiako Bulebarretik abiatuta, alde zaharreko kaleak gurutzatu zituen mobilizazioak.

"Amnistiaren aldeko manifestazioak" bat egin zuen asteburuan Kontxan jokatu dituzten estropadekin. Pasa den abuztuaren 24an lelo berarekin egin zuten mobilizazioa Bilbon (Bizkaia), AAEAMk antolatuta. Irailean ere elkarretaratzeak egin dituzte Mungian (Bizkaia), Bilboko alde zaharrean zein Donostian.

Bestalde, herenegun Presoen Aldeko Eguna izango da Tolosan (Gipuzkoa).