AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/28 09:15

Moratalazko (Madril) Auzo Sindikatuak sare sozialen bidez eman du gertatutakoaren berri. Joan den asteartean, irailaren 26an, okupatutako bloke oso bat hustu zuten Espainiako Poliziak eta Brigada Desokupa talde faxistak, elkarlanean eta besoz beso, irudiek erakusten dutenez.

"Okupazioaren kontrako ofentsiba kulturalak langile klasea zapaltzen jarraitzen du", gaineratu du sindikatuak.

Desokupak Gasteizen

Gasteizko (Araba) Zaramaga auzoan bertan, desokupazio-enpresa bat familia bat etxegabetu nahian ari dela jakinarazi berri du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Etxejabearen presioa eta jazarpena jasan ostean, DesokupaciĆ³n Legal taldearen mehatxuak eta jazarpena pairatzen ari da familia gaur egun.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada batera deitu du ostiral honetarako. Zaramaga auzoko Fermin Lasuen kaleko 1. zenbakian jarri du hitzordua, 19:00etarako.

EZ DAGO IRUZKINIK