AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bizkaiko eraikinetako eta lokaletako garbitzaileen manifestazioa atzo, Basaurin. Argazkia: ELA
2021/11/18 18:52

Bizkaiko eraikinetako eta lokaletako garbitzaileak Basauriko (Bizkaia) kaleetara atera ziren atzo, euren lan-baldintzak hobetzearen alde. Mobilizazioa Soldata-arrakalaren kontra, garbiketa borrokan lelopean egin zen eta protestari jarraipena emango diote beharginek azaroan zein abenduan zehar.

Garbiketa sektoreak 29.000 langile barne hartzen ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %86 eraikinetako zein lokaletako garbitzaileak dira. Oso feminizatuta dago sektore hori: egun, langileen %85 emakumeak dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta, aitzitik, kale-garbitzaileen %76 gizonak dira.

Lan banaketaz harago, eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek soldata-arrakalaren aurka egiten dute, izan ere, lokaletako garbitzaileen soldata kale-garbitzaileena baino %40 baxuagoa da (arriskugarritasun eta toxikotasun plusak kenduta ere).

Modu horretan, ELA, LAB eta ESK sindikatuek eskatzen dute, gutxienez, 1.200 euroko hamabost ordainsarikoa izatea emakume langileen soldata. Hori ez ezik, sektore horretako kontratuen izaera ere azpimarratu dute, lanaldi partzialak baitira ohikoenak, eta hileko soldatak 1.000 eurora iristea ezinezko egiten du horrek.

EZ DAGO IRUZKINIK