AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Herenegun elkarretaratze bat egin zuten Bizkaiko Elecnorreko langileek. Argazkia: ELA
2022/05/27 16:20

Bizkaiko Elecnorrek beste bi langile kaleratu ditu eta, modu horretan, azken urtean hamabost izan dira enpresak kanporatu dituen langileak, salatu dutenez. 700 langile inguruk osatzen dute plantilla Bizkaian.

Sindikatuek enpresako zuzendaritzaren jarrera gaitzetsi dute, euren ustez, enpresaren politika "baldintza prekarioak ezartzea" baita, "etengabeko kaleratze mehatxuetan eta azpikontratetan" oinarrituta, gainera.

Zentzu horretan egin zuten protesta langileek herenegun, maiatzaren 26an, Elecnor despide, discrimina, precariza. Despidorik ez! lelopean. Gertatzen ari denari antolakuntzaz erantzuteko beharra berretsi zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK