AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bizkaiko autoeskoletako langileen mobilizazioa gaur, Bilbon. Argazkia: ELA
2021/10/28 19:04

Luze doaz borrokan Bizkaiko autoeskoletako langileak, ekainean hasi baitzituzten lanuzteak eta udazkenera arte luzatu dira. Urriaren 25etik 29ra deitu dute grebara orain eta, sindikatuen arabera, "babes handia" izan du deialdiak. Lanuzteak ez ezik, manifestazio bat egin dute gaurkoan, Bilboko (Bizkaia) Pio Baroja plazatik APAVI patronalaren egoitzaraino.

Patronalarekin hasitako negoziazioak "blokeatuta" jarraitzen duela azaldu dute langileek; hala, grebari eustea erabaki dute gaur grebalariek. Izan ere, badira 11 urte azken lan-hitzarmena iraungi zenetik, eta ordutik hainbat izan dira langileek hitzarmen bat lortzeko egindako saiakerak.

Greba deialdi berria eta langileen eskaerak

Testuinguru horretan, beraz, azaroaren 2tik 5era lanuzte gehiago egingo dituztela esan dute, bai eta "mobilizazioak areagotzea" helburu dutela ere. Langileen eskaeren artean daude, besteak beste, soldaten erregularizazioa, soldaten arteko genero-arrakalarekin amaitzea, lanaldien murrizketa, ordutegien "arrazionalizazioa" eta erretiro partzialak.

EZ DAGO IRUZKINIK