AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bizkaiko autoeskoletako langileak, uztailan. Argazkia: ELA.
2021/10/21 19:27

Udan hasi eta irailean eman zioten jarraipena borrokaldiari Bizkaiko autoeskoletako langileek eta, APAVI patronalak aurrerapausoak emateko asmorik erakutsi ez duenez, lanuzteekin aurrera eginen dute berriro. Izan ere, negoziazio mahaiaren herenegungo bileran patronalak ez zuen proposamenik aurkeztu, sindikatuen arabera. Hori ez ezik, "negoziatzeko jarrerarik ez" dutela azaldu dute eta, hala, hitzarmen berria eratzeko baldintzarik ez dagoela salatu dute.

Egoera horrela, grebak jarraipena izanen duela erabaki dute langileek: urriaren 25etik 29ra eginen dute. Grebak, irailean azaldu bezala, hitzarmen berria du helburu, azken 11 urteetan ez baita hitzarmenik izan Bizkaiko sektorean.

Hainbat dira autoeskoletako beharginen aldarrikapenak: soldaten erregularizazioa, lanaldien murrizketa, soldaten arteko genero-arrakala amaitzea edota 11 ordura iristen diren lanaldiak mugatzea, besteak beste. Nagusiki, irregulartasunak eta malgutasun exijentziak mugatzea dute helburu, sektorean enpresa txikiak nagusi direla kontuan hartuta.

EZ DAGO IRUZKINIK