Zigor Garro Perez preso politikoak baldintzapeko askatasuna lortu du gaur, hilak 28. 2006. urtean atxilotu zuten oreretarra, Frantziako Estatuko hegoaldean. 13 urtez preso egon ondoren, aske geratu da gaurkoan. Ordea, bere zigorra guztiz bete arte – udaberrira arte – eskumuturreko telematikoa izan beharko du soinean. Denbora tarte horretan, Hendaian (Lapurdi) biziko da Garro.
Esan bezala, duela 13 atxilotu zuten Garro Quezac izeneko herrian, Marina Bernardorekin eta Ekain Mendizabalekin batera. ETA erakundeko kideak izatea egotzita, hirurak espetxeratu zituzten.