AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Presoen etxeratzea eskatzeko ekimena Lannemezanen.
2019/09/04 15:54

Laster 30 urte beteko ditu Frederic Haranburu Xistor preso politiko senperetarrak espetxean. 1990. urteko apirilean atxilotu zuten, Argala komandoaren parte izatea egotzita. Bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten, 15 eta 18 urteko segurtasun epearekin. Orduztik, hainbatetan ukatu diote baldintzapeko askatasun eskaera Haranbururi. Pasa den uztailean, baina, Parisko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak ontzat eman zuen bere azken eskaera. Prokuradorearen helegitea dela-eta, bihar aztertuko dute presoaren baldintzapeko askatasuna. 14:00etan izango da auzi saioa, eta bideokonferentziaz hartuko du hitza Haranburuk.

Urrutikoetxearen baldintzapeko askatasuna aztergai

Bestalde, prostatan ebakuntza egin ondoren, berriro espetxeratu dute Josu Urrutikoetxea preso politikoa. Medikuarenera bidean atxilotu zuten duela hiru hilabete, eta astelehenean egin zioten ebakuntza. Irailaren 11n aztertuko dute bere baldintzapeko askatasuna.

Marixol Iparragirre eta Garikoitz Aspiazu, epailearen aurrera

Marixol Iparragirre preso politikoak abuztuaren 27an amaitu zuen 20 urteko espetxe zigorra Frantziako Estatuan. Gaur Espainiaratuko dute, Auzitegi Nazionalean epaitu dezaten. Era berean, gaur igaro da epailearen aurretik Garikoitz Aspiazu preso politikoa. Mikel Karrera ere abuztua amaieran estraditatu zuten, eta iraila erdialdean epaituko dute Madrilen.