AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/06/18 18:57

Gizon batek bere bikotekidea erail zuen Urruñan (Lapurdi) astelehenean, bien etxebizitzan, herriaren erdigunetik urrun. Beren alaba etxera joan zen, eta bertan aurkitu zituen bi gorpuak. 81 urte zituen emakumeak, eta 83 haren senarrak.

Gizonak suzko arma batekin tiro egin zion emazteari, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen, arma berdinarekin. Hasierako susmoak berretsi egin dira gaur, erailketa matxista izan da.

Bordeleko (Okzitania) Medizina Legaleko Institutura eraman zituzten bi gorpuak, eta atzo egin zieten autopsia.

Berria-k jakinarazi duenez, 2003. urtetik hona, 99 emakume hil dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik; horietako 23, Lapurdin. Azterketa horren arabera, Lapurdin gertatu dira erailketa gehien; hain zuzen, bost heriotzetatik bat.