AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ibai Arrieta
2019/10/16 20:38

"Usurpazio delitu arina" egozten diete ustez Maravillas gaztetxearen birjabetzean parte hartu zuten 22 kideri. Bihar, osteguna, hasiko da gazteen aurkako epaiketa, 10:00etan. Iruñeko (Nafarroa) 4. Instrukzio Epaitegian izango da ahozko aurreneko saioa.

22 gazteei galdeketa egin ostean, Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta Iruñeko Udaleko hiru teknikarik lekuko gisa deklaratuko dute bihar. Lekukotza hori eman eta gero, adituek frogak emateko epea zabalduko dute. Amaitzeko, alde bakoitzak haren aldeko argudioak aurkeztuko ditu.

Auzipetuei elkartasuna

Epaiketa dela-eta, 09:30ean elkarretaratzera deitu dute epaitegien atarian, Gure mundua defendatzen jarraituko dugu lemapean. Hala, 22 auziperatuei elkartasuna adieraziko diete, baita martxan jarritako prozesu judiziala salatu ere. 

Kamera hausteagatik zigortua

Bestalde, Maravillas gaztetxeko kide bati 15 hilabeteko kartzela zigorra eta 4.320 euroko isuna ezarri dizkiote gaur goizean. 2018. urteko abuztuaren 8an gaztetxea grabatzen zuen kamera bat haustea leporatu diote.