Oier Urrutia preso politikoaren lagun batek istripua izan du espetxera bidean

Laguna ezin izan da Logroñoko kartzelara heldu, eta bisitarik gabe geratu behar izan du presoak.
Argazki Nagusia
(Argazkia: EITB)
2019ko maiatzaren 13a

Oier Urrutia preso politikoaren lagun batek istripua izan zuen igande goizean, Logroño inguruan, bisitara zihoala. Autobideko ordainlekua igaro eta berehala beste ibilgailu batek jo zion.
Etxerat-ek salatu duenez, preso politikoen senide eta lagunek aurten jasandako bosgarren istripua da. “Dispertsioa eta urruntzea amaitu arte mobilizatzen jarraitzeko deia” egin du senide eta lagunen elkarteak.
-Gaur, astelehena, Iruñean: 20:00etan, Gobernu Zibilaren aurrean.
-Bihar, asteartea, Bilbon: 19:39ean, Arriaga plazan
-Etzi, asteazkena, Donostian: 19:00etan Bulebarrean.
-Etzi, asteazkena, Gasteizen: 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.