AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/25 16:38

Langile batek bizia galdu du gaur, irailak 25, lanera bidean zihoala. Oñatiko (Gipuzkoa) institutuan aritzen zen irakasle, eta eskolara bidean zela, trafiko istripua izan du: GI-2630 errepidean talka egin dute bere autoak eta kamioi batek, Oñati parean.

07:55ak aldera gertatu da istripua, eta larrialdi-zerbitzuko langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin: talka izan den toki berean zendu da behargina.

Hilabetearen hasieran 25 urteko langile bat izan zen eraila, Trapagaranen (Bizkaia). 20 metroko altueratik erori zen. Urtea hasi zenetik, gutxienez 39 langile hil dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian. Sindikatuek emandako datuen arabera, 48ra hel daiteke kopuru hori.