Gaur goizean, Atarrabiako (Nafarroa) 53 urteko langile batek galdu du bizia Soraurenen (Nafarroa), Manipulados Ulzama lantegian soldatapean lanean ari zela. Azpian hartu du plastikoak birrintzeko makina batek.
2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian zortzi langile hil dituzte haien lanpostuetan. Aurreko asteazkenean, otsailaren 17an, izan zen azkeneko hilketa: basoan mozketa lanak egiten ari zen langile bat zendu zen orduan.