Gaur 18:00etan gertatu da ezbeharra: itsasontzi batetik erori eta bizia galdu du behargin batek. Bermeoren (Bizkaia) parean itsasoan dagoen 'La Gaviota' gas biltegian ari zen lanean istripua gertatu den unean.
Lankideek uretatik atera dutenean konortea galduta zegoen langilea, baina kostara eraman dutenean, haren heriotza baieztatu du mediku batek.