AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Lanbideren bulego bat.
2020/12/02 10:54

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan gutxienez 95.391 langile daude langabezian eta inolako prestaziorik gabe. Hau da, langabe gisa erregistratutakoen erdia baino gehiago, %53,78. Azaroko datuak zabaldu dituzte gaur EAEko eta Nafarroako administrazioek. Denera, 171.963 pertsona daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden eta Nafar Lansaren, baina gehiago dira benetan enplegu bila ari direnak: 184.824.


Urrikoekin alderatuz, behera egin du zertxobait langabe kopuruak: urrian baino 5.416 pertsona gutxiago daude langabezian, baina 2008an baino 47.057 gehiago. Gainera, kontuan hartu behar da hor ez direla aintzat hartzen aldi baterako erregulazio espedientearekin (ERTE) dauden beharginak. Azaroan, 42.004 langile zeuden aldi baterako erregulazioen eraginpean, urrian baino 16.049 gehiago. Gizarte Segurantzan alta emandakoak, aldiz, urrian baino 180 gehiago dira, baina iaz baino 23.548 gutxiago.


KONTRATUEN NOLAKOTASUNA


Langabezia datu aldakor horiei begiratzeko, garrantzitsua da gaur egun egiten diren kontratuen nolakotasuna ere. 2008an baino langabe eta aldi baterako enplegu-erregulazio espediente gehiago egoteaz gain, aipatzekoa da aurten egindako kontratuen %92,1 izan direla aldi baterakoak. Hau da, 2008an azarora arte sinatutako kontratu kopuru osoa antzekoa da aurtengo datuekin, baina garai hartan 18.708 gehiago ziren kontratu finkoak.