AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/06 11:36

Aurreko ostiralean, uztailak 3, langile bat zendu zen Gasteizen (Araba), ospitalean. Hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez, behargina ekainaren 29an amildu zen kamioi baten atoitik. Larri zauritu zen, eta ospitaleratu egin zuten Arabako hiriburuan. Lau egun beranduago galdu zuen bizia.

Izobex Construcciones S.L. enpresan jarduten zuen soldatapean, baina Adaniak azpikontratatuta ari zen Gasteizen lanean, Aretxabaletako (Gipuzkoa) etxebizitza batzuen sustapen batean.

Langilea zendu zen egun berdinean, Muxikan (Bizkaia) izan zen beste erailketa bat: baso bat garbitzen ari zela izan zuen istripua behargin batek. Egun bat lehenago, uztailak 2, garraiolari bat hil zuten Irun (Gipuzkoa) parean. Aurten gutxienez 34 langile erail dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian.