AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Arabako Alea
2020/10/06 17:15

Astelehen gauean, 21:00ak aldera, Gasteizko (Araba) Gaztetxeko sarrera inguratu zuten udaltzainek, eta bortxaz sartu ziren barrura gero. Jarraian, barruan jardun politikoa gauzatzen ari ziren hainbat kide identifikatu zituzten, "gazteen lonja bat" dela eta, koronabirusa kutsatzeko arriskuagatik, biltzea debekatuta dagoela argudiatuta. Zehapen-espediente bat ireki zieten identifikaturiko gazteei, eta 600 eurorainoko isunak jaso ditzakete.

"Antolakuntza politikoaren jazarpena"

Gaur eguerdian egindako agerraldi batean, astelehenean jasandako "eraso poliziala" salatu dute gaztetxeko kideek. COVID-19aren agerpenaz geroztik, "higiene pertsonal eta logistikorako neurriak" hartuak dituztela eta "kutsatze posibleen aurkako protokolo bat" martxan dutela azaldu dute. Hala, nabarmendu dute "antolakuntza politiko ororen errepresio eta jazarpen zuzena" dagoela gertakarien atzean.

Gaineratu dutenez, "gazteon antolakuntza forma ororen infantilizazio eta kriminalizazioa" bilatzen dute halako kasuetan, eta horren adibide da gunea "gazte lonja" bezala izendatu izana. "Egungo testuinguruan, langileriaren bizi-baldintzak okerragotzen eta miseria gorria zabaltzen ari den honetan", jazarpenari aurre egiteko "askatasun politikoen defentsak" duen garrantzia azpimarratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK