AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2020/07/17 12:28

Sephorak legez kanpokotzat jo nahi du Nafarroako langileen greba. Gaur, uztailak 17, epaiketa izan da Nafarroako Justizia Jauregian. Enpresak, greba egun bakoitzeko, 8.000 euroko kalte-ordaina eskatu die langileen bi ordezkariri eta ELA sindikatuari. Elkarretaratzea egin dute gaur epaitegiaren aurrean, Greba ez da delitua. Prekarietatea legez kanpo lemapean. Hala, "lan-baldintzak hobetzeko eta greba egiteko eskubidea" dutela aldarrikatu dute langileek.

Otsailaren 6an ekin zioten greba mugagabeari, "salaketa argi batekin": "1.000 euroko kremak saltzen ditugu 900 euroko soldata baten truke". Ordutik jardun dute lan-baldintzak hobetzeko eta "hitzarmen duin bat" lortzeko borrokan; izan ere, azaldu dute soldata 912 eurokoa dela, gehienek kontratu partzialak dituztela eta astean sei egunetan egin behar dutela lan, igande eta jaiegunak barne.

Gaurko protestan gogorarazi dute enpresak "gatazka osoan negoziatzeari uko egin" diola. Zuzendaritza bitan baino ez da grebalariekin harremanetan jarri: ordezkarietako bati sare sozialetan enpresaz "gaizki esaka" ez ibiltzeko esateko, eta salaketa jartzeko.