AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Foruzaingoa
2020/03/24 10:56

Espainiako Estatuak alarma egoera ezarri zuenetik, milaka izan dira askotariko polizia indarrek jarritako isunak, eta ehunka neurriak haustea "desobedientzia larria" leporatuta atxilo eramandako pertsonak. Hego Euskal Herrian, zehazki, atzo Naiz-ek argitaratutako datuen arabera, 4.848 isun jarri dituzte poliziek, eta 100 pertsona atzeman dituzte.

EAEn 4.460 izan dira ezarritako isunak; 1.916 udaltzainek, eta 2.544 ertzainek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atxilotutako pertsonak, aldiz, 97 izan dira.

Nafarroari dagokionean, 388 isun jarri ditu Poliziak, eta hiru pertsona atxilotu. Guztira, 2.886 lagun idenfitikatu eta 2.696 auto miatu dituzte.

Duela hiru egun argitaratutako datuen arabera, Espainiako Estatuan 31.100 ziren zenbatutako isunak, eta 350 atxiloketak.