AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Prentsaurrekoa Iruñeko Justizia Jauregiaren atarian. Argazkia: LAB
2019/06/27 12:55

Iazko udazkenean hasi zituzten grebak eta borrokak Azkoiengo (Nafarroa) Huelta de Peraltako langileek, eta justizia burgesaren erantzuna mahai gainean dago jada. Espetxeratzeko eta bost urtez Espainiako estatutik kanporatua izateko arriskuan dago Abdenabi Mellas behargina, eta 2.500 euroko isuna ere jaso dezake.

LAB sindikatuak ekainean salatu zuen Huerta de Peraltako langileen aurkako jazarpena; izan ere, fiskaltzak isunen bidez ito nahi izan ditu. Horietako bati, Mellasi, espetxe zigor eskaera ere gehitu diote.

Hala, #AbdenabiLibre eta gurekin kanpaina jarri dute martxan hainbat sindikatuk eta eragileek. Atzo goizean aurkeztu zuten gitasmoa, Iruñeko (Nafarroa) Justizia Jauregiaren atarian, eta dozenaka lagun bildu ziren bertan, langileari elkartasuna adierazteko. Elkarretaratze zaratatsua egingo dute gaur 19:00etan hasita, Tafallako epaitegiaren aurrean.