AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazia: Anboto
2019/06/20 13:29

Metalaren hitzarmena berritzeko negoziazioetan murgilduta daude ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Bizkaiko patronala. 20tik gora batzar egin badituzte ere, ez dago akordiorik mahai gainean.

Maiatzean abiatu zuten borroka langileek. Ekainaren 6an greba egin zuten bigarrenez, eta %85eko erantzuna izan zuen deialdiak. Orduan iragarri zuten negoziazioetan adostasunik ez izatekotan, hilaren 17an greba deialdia egingo zutela berriro, eta hala izan da; sindikatuek berriro ere lanuzteak egitera deitu dituzte metalgintzak Bizkaian dituen 50.000 beharginak.

Gaur eta bihar egingo dute greba. Gaur, goizean goiz hasi dira protestekin; piketeak egin dituzte pneumatikoekin errepideetan. Horren harira, Ertzaintzak bi langile atxilotu ditu Zornotzan (Bizkaia). Berria-k jakinarazi duenez, "agintaritzaren aurkako atentatua" leporatu diete. Egunkari berak azaldu du uda amaierarako greba deialdi luzeagoa egin nahi dutela beharginek.