Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzaren Unitate Mugikorra
bidali du, beste behin, Barakaldoko (Bizkaia) ITP Aero osagai
aeroespazialen lantegiko sarbideetara. Bertako langileak greba mugagabean dira, enpresak haietako 90 kaleratu nahi
baititu Barakaldoko eta Sestaoko (Bizkaia) plantetatik.
Langileek azaldu dutenez, ertzainek haien bi
ordezkari identifikatu zituzten urtarrilaren 12an, instalazioetara
sartzea eragozteko eserialdian. "Polizia-indarren presentzia
langileen aurkakoa da, eta Polizia autonomikoa krimena egiten duen
zuzendaritza babesten ari da", kexu dira soldatapekoak.
Bien bitartean, Rolls-Royce talde multinazional britainiarrak aurrera darrai enpresa saltzeko eta langileak kaleratzeko asmoarekin.