Eusko Jaurlaritzak behartu egin ditu Sidenorreko langileak haien lanpostuetara bueltatzera

Langileek aste honetan egin dute planto, eta salatu dute enpresak ez duela oraindik neurririk hartu haiekCovid-19aren aurrean babesteko. Sidenorrek gaur jakinarazi die fabrikara itzuli eta ekoizpenarekin jarraitu behar dutela, eta beharginen ordezkarien aurkako "ekintza legalak" iragarri ditu.
Argazki Nagusia
2020ko martxoaren 19a

Sidenor enpresak Gasteizen (Araban) eta Basaurin (Bizkaia) dituen lantokiek aste honetan eten zuten ekoizpena, Covid-19 birusaren kutsatzea ekiditeko eta beharginak babesteko neurrien faltan, planto egin zuelako langilegoak. Izatez, martxoaren 23ra arte itxi zituzten fabrikak.

Dena den, ELA sindikatuak gaur, martxoak 19, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak behartu egin dituela langileak haien lanpostuetara itzultzera. Sidenorrek jakinarazi die hautua, eta gainera, langileen ordezkarien aurkako "ekintza legalak" martxan jartzeko asmoa agertu du.

Beharginek salatu dutenez, enpresak oraindik ez ditu haiek koronabirusaren aurrean babesteko neurriak hartu. Esaterako, duela egun batzuk azaldu zutenez, Basauriko fabrikan egin duten bakarra aldageletako toallak aldatzea izan da.

ELAk gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak ez duela ekoizpena gelditu nahi, lan ikuskaritzak Sidenorren lantegiak behatu ez baditu ere.