AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Sunbilla.
2020/01/22 18:29

52 urteko langile bat eraila izan da gaur, Sunbillan (Nafarroa), zamalanetan ari zela. 15:40ak aldera izan da, garraiolaria kamioi bat egurrez betetzen ari zela, Sunbillako Añerdi auzoan. Ez dute informazio gehiago zabaldu oraingoz. Langilearen hilotza Iruñeko (Nafarroa) Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, EITB-ren arabera.

Gaur bertan soldatapeko lanean eraildako bigarren behargina da Sunbillakoa. Goizean, zamalanetan ari zen beste garraiolari bat zendu da Olaberrian (Gipuzkoa), Arcelor Mittalen plantan. LAB sindikatuak gogorarazi duenez, duela zazpi urte antzeko erailketa bat izan zen lantegi berean. Orduko hartan ere garraiolari bat hil zuten.

2020. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez zortzi langile erail dituzte euren lanpostuetan.